Corredores de trail al amanecer en la montaña
2027 edizioa · Mendi Lasterketa


2027-07-10

MARIMURUMENDI
MARATHON

Mariren Goierriko txokoak ezagutu nahi dituzu?

--
EGUN
-
ORDU
-
MINUTU
-
SEGUNDU
42
KM
2.300
m D+
8 h
MAX
Aurkezpena

MARIMURUMENDI bueltan da

Urte beteko hutsunearen ostean, Bealak taldeak jarraipena eman nahi dio Arrastaka taldeak urte luzez egin zuen lanari, eta, ondorioz, 2027. urtean, Marimurumendi lasterketa antolatuko dugu. Mendi-korrikalariok 2026an hutsune nabarmena sumatu dugu gure herrian ospatzen ziren lasterketak ez egitean. Lasterketa horiek herriari eta inguruari ematen zioten guztia kontuan hartuta, gure ahalegina egin nahi dugu proba hau mantentzeko.

Hori dela eta, lehenik eta behin, korrikalari guztien izenean, eskerrak eman behar dizkiogu Ehunmilak taldeari urte luze hauetan egin duen lanarengatik. Izugarria izan da egin duten ahalegina, lasterketa hauengatik eman duten guztia, eta parte-hartzaileak tratatu gaituzten modua, mundu mailako lasterketarik hoberenen artean kokatuz.

Gure asmoa proiektuari jarraipena ematea da, baina, esan bezala, momentuz MMM lasterketarekin bakarrik. Horretarako, orain arte eman duten zerbitzu eta mailari eustea izango dugu helburu, jakinik boluntario, babesle eta laguntzaile askoren babesa beharko dugula.

Harremana

Jarri antolakuntzarekin harremanetan